piratak

miércoles, octubre 25, 2006



BANANA ARRAULTZEZTATUAK
Osagaiak6-8 banana Behazkada bat gatz 150g. irin Olibolioa Goilarakada bat altxagarri Limoi zumoa Edalontzi erdi ardo zuri Laranjazko likorea Edalontzi erdi ur Azukre beltza 2 zuringo eta gorringo bat Kanela-hautsa Azukre pixka bat
Nola EginZuritutako bananak zatikatu eta likoretan gozatu, txorrotada bat limoi-zumoz. Ontzi batetan irina, likore txorrotada, ura, ardoa eta altxagarriaz nahas ezazu. Ondoren, behazkada bat gatz gehitu eta beste horrenbeste azukre; baita kanela-hautsa ere. Dena nahastutakoan utzi pausatzen minutu batzutan. Zuringoak elur puntura muntatu ondoren, nahas ezazu poliki orearekin. Gehitu gorringoa eta segi nahasten. Bananak oreztatu eta olio ugari bero-berotan frijitu. Arraultzeztutako bananak hautseztatu azukre beltz eta kanela-hautsez, eta prest daude. Zerbitzatu.

Ir a google