piratak

miércoles, noviembre 15, 2006

BIGARREN FROGA

Ea soinu hau gehiago gustatzen zaizun

TXISTEAK


  1. Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion. Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.
    Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak. Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.


  2. Maisuak Jaimitori galdetu dio: Jaimito zenbat dira bi gehi bi? Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…!

  3. Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio Nire senarra aingeru bat da. Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago.

  4. Gizon bat farmazia batera sartu da eta galdetu du: Ba al daukazue azido azetil salizilikoa? Aspirina, esan nahi duzu, ez? A!! Kontxo! Izena ahaztuta neukan.

  5. Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio izozkigileari: Emango didazu izozki bat mesedez? Zer zaporezkoa? Berdin zait, erori egingo zait.

  6. Indio bat tabernan sartu da, eta esan dio tabernariari: Zuk whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu. Gizonak whisky gogorra eman dio eta indioak esan dio: Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu. Hurrengo egunean berdin gertatu zen eta, hirugarren egunean, indioa azaldu denean berriro esan dio:
    Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu. Tabernariak whiskyarekin batera bolbora hautsa bota dio. Hurrengo egunean indioa sartu da esanez. Whisky arinagoa eman, izan ere, atzo indioak puzkerra bota eta zaldia hil.

  7. Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion: Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik. Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan! PPPPPRRRRRRRRR!
    Hori larria da. Ebakuntza behar duzu. Ipurdian? Ez, gizona, sudurrean.

Soinu froga

Froga bat da, eta ea gustatzen zaizun entzuten duzuna

miércoles, octubre 25, 2006



BANANA ARRAULTZEZTATUAK
Osagaiak6-8 banana Behazkada bat gatz 150g. irin Olibolioa Goilarakada bat altxagarri Limoi zumoa Edalontzi erdi ardo zuri Laranjazko likorea Edalontzi erdi ur Azukre beltza 2 zuringo eta gorringo bat Kanela-hautsa Azukre pixka bat
Nola EginZuritutako bananak zatikatu eta likoretan gozatu, txorrotada bat limoi-zumoz. Ontzi batetan irina, likore txorrotada, ura, ardoa eta altxagarriaz nahas ezazu. Ondoren, behazkada bat gatz gehitu eta beste horrenbeste azukre; baita kanela-hautsa ere. Dena nahastutakoan utzi pausatzen minutu batzutan. Zuringoak elur puntura muntatu ondoren, nahas ezazu poliki orearekin. Gehitu gorringoa eta segi nahasten. Bananak oreztatu eta olio ugari bero-berotan frijitu. Arraultzeztutako bananak hautseztatu azukre beltz eta kanela-hautsez, eta prest daude. Zerbitzatu.

Ir a google